Ekitaldiak El Corte Inglés Pamplona
Osasunari buruzko solasaldia eta 'Nutrirse conciencia' liburuaren aurkezpena El Corte Inglés Pamplona(e)an
- Data: azaroaren 6 e(ta)n
- Ordutegi: 19:00 e(ta)tik 20:00 e(ta)ra
Datorren ostegunean, azaroak 6, 19:00etan, Bilbotik Jon Keltsa Martsant psikologo klinikoa eta “Nutrirse ConCiencia” liburuaren egileetako bat etorriko da gure Osasun Solasaldian parte hartzera.
"Psikologia eta bizitzaren kudeaketa. Osasuna, ongizatea eta nutrizioa "izenburupean, azalduko du nola, pentsamendu eta sentimenduek hesteetako mikrobiotarengan eta homeostasian duten eragina ikusita, biak osasungarri eta positiboak izatea bilatu behar den.
- Zenbat aldiz pentsatu zenuen osasuntsuago jatea eta itzuli zinen ohitura txarretara?
- Energia gehiago izatea eta janariarekin duzun harremana hobetzea gustatuko litzaizuke?
- Ba al dakizu nola prebenitu gaixotasun kardiobaskularrak elikaduraren bidez?
- Inoiz galdetu al diozu zeure buruari gehigarriren bat hartu beharko zenukeen?
Nutrirse ConCiencia liburuak galdera horiei eta beste askori erantzuten die, mitoak desmuntatzen ditu eta aholku praktikoak ematen ditu elikadura kontzienteaz, osasungarriaz eta bizitzako etapa bakoitzera egokituaz gozatzeko.
Martsant psikologo klinikoa da. Osasunaren Psikologian Aditua / Jokabide-medikuntza, Senior Coach (Life Coaching / Master Coaching Exekutibo-Organizazionala). Mindfulness prestatzailea, Psikologia Positiboa eta Adimena, Kudeaketa Emozionala. Talentua eta Giza Baliabideak Kudeatzeko Masterra.
Egileak aleak sinatuko ditu hitzaldia amaitzean. Sarrera librea da, lekua bete arte. Zure zain gaude!
Mailak: Kultura, Liburuak
Nola heldu
Gaur zabalik 09:30 e(ta)tik 21:30 e(ta)ra Jaiegunen egutegia ikusi
- Busez: Líneas L1- L3- L4- L8- L9- L10- L12- L15- L16- L17- L18- L22- L23