Piercing Agatha

OSASUNA ETA EDERTZEA

Piercinga egiteko gogoa duzu?

Agathako lantaldeek aurretik txanda hartu barik hartuko zaituzte esperientzia erraz eta ahaztezina bizitzeko. Agathan belarrietako lobulua zulatzen dugu, eta nahi beste zulo egin ditzakegu.

Nola egiten dugu?

1. Eskuragarri ditugun sei belarritakoetatik gogokoen duzuna aukeratu. 9k-ko urrezko belarritakoak erabiltzen ditugu zulatzeko.

2. Belarri dekorazioan pertsona adituak prozesu osoan lagunduko dizu, eskularruak jantzi, eremua desinfektatu eta zulatze % 100 segurua bermatuko dizu.

3. Errotuladore berezi batekin zuloa egiteko toki zehatza markatuko duzue elkarrekin.

4. Belarri dekorazioan pertsona adituak sistema erabat higieniko eta kontaturik gabea erabilita egingo dizu zuloa. Erabilera bakarreko kartutxo esterilak erabiltzen ditugu: horrela gure adituak inoiz ez du ez belarritakoa ezta itxiera ere ukituko zulatze-prozesuan.


Zulaketa bukatuta, garbiketa-lozioa opari eta ondorengo zainketak egiteko aholkuak emango dizkizugu. Ondo sendatzeko, nahikoa da higiene-arreta batzuk izatea, aparteko inplikazio handirik gabe. Hasierako belarritako hori gutxienez 6 astez eraman behar duzu eta ondoren, Mix & Match bildumako 200 modelotik gora duzu aukeratzeko. Nahastu, konbinatu eta nahi beste piercing metatu infinituraino.

Non aurkitu: