Ekitaldiak El Corte Inglés Pamplona

FRANCISCO NARLA IDAZLEAREN AURKEZPENA ETA LIBURU-SINATZEA El Corte Inglés Pamplona(e)an

  • Data: martxoaren 16 e(ta)n
  • Ordutegi: 19:00 e(ta)tik 20:00 e(ta)ra
FRANCISCO NARLA IDAZLEAREN AURKEZPENA ETA LIBURU-SINATZEA

Idazle eta aire-lineako komandantea den Francisco Narla idazle entzutetsua Iruñan izango da datorren martxoaren 16an, astelehena, 19:00etan, “Ultreia” elaberri berria aurkezteko, non historia eta legenda uztartzen dituen Erdi Aroko argi-ilunetan ematen den borroka eta itxaropen trama batean.

Katedral berria eraikitzeko aitzakiarekin, Diego Gelmírez gotzainak zergekin itotzen du Compostela. Baina horrekin, tenpluaren lan erraldoiak finantzatu ez ezik, bere gudarostea mantendu, bere kutxak bete eta jauregi arranditsu bezain iraingarria ere eraiki du.

Gotzainari aurre egin ahal dioten bakarrak boteretsuak dira: nobleak, merkatariak, Urraca erregina eta bere jaraunslea. Alabaina, ez dute horrelakorik egiten, eta haien arteko borroka pizten da hondarrak banatzeko. Bien bitartean, herri apalak duen errealitatea bakarra da: gosea… eta iraultza baten itxaropena.

Erabat ezjakitun, erromesak Compostelara heltzen dira, anbizioak eta hautsitako hiria eta almorabide fanatikoen mehatxupean dagoena, Tajo erreka gurutzatu eta gurutzea suntsitzeko irrikan.

Edonola ere, Compostelaren etorkizuna ez dute koroak edo mitrak erabakiko. Lapur baten eta hargin baten eskuetan dago patua. Gelmírez apezpikuaren erruagatik porrot egindako urregin baten alaba eta bere alabaren heriotzagatik hautsitako gizon konkorduna. Neskak kalezuloetan lapurtu eta teilatuetan hegan egiten du. Gizonak bere penak sagardotan itotzen ditu eta harrizko deabruak zizelkatzen ditu. Biak ere betiko eraldatuko dituen konjurazioan harrapatuta daude, haiek eta Compostela. Dena galdu dute. Batak bestea baino ez du. Lortuko al dute iraultzaren anabasan berriz ere lehen zirena izatea? Aita eta alaba, alegia.

Egilea eta eleberri historiko zirraragarri hau ezagutu nahi badituzu, hemen aurkituko gaituzu!

Mailak: Kultura, Liburuak

Nola heldu

Gaur zabalik 09:30 e(ta)tik 21:30 e(ta)ra Jaiegunen egutegia ikusi

  • Busez: Líneas L1- L3- L4- L8- L9- L10- L12- L15- L16- L17- L18- L22- L23

1 Eraikina

Calle Estella 9, Pamplona, Navarra

948 202 000